Muxukan-en proposatzen ditugun teknika berritzaileek pertsonen funtzionamendu fisiko, emozional eta/edo kognitiboari ekartzen die onura.
Sormenaren bitartez saio atsegin eta jostagarriak egiten ditugu, horretarako espresuki hezitako gure animaliek lagunduta betiere. Modu horretan lortzen dugu parte hartzaileak modu guztiz naturalean iristea bilatzen den jomugara.
Enpatia lantzea, autoestimua handitzea edo motrizitateari eragitea dira, besteak beste, saioetan zehar sortzen den loturaz lantzen ditugun alderdiak.
Lan ildo desberdinetan oinarritzen gara: terapia, hezkuntza, formazioa eta aisialdia.